XX. mendearen bigarren erdian Mendebaldeko hainbat herrialdetan sortutako aldaketa soziala,
sexuaren gaineko morala, portaera eta sexu-harremanak ulertzeko kode tradizionalak irauli zituena. Mugimendu sozial haren ondorioz,
sexualitatearen eta ugalketaren arteko bereizketa egin zen eta emakumeak beren plazeraz hitz egiten hasi ziren; gainera, ohiko harreman
heterosexual monogamoez kanpoko eta ezkontza aurreko sexu-harremanak onartzen hasi ziren.